miércoles, 23 de marzo de 2016

SARASPONDA Makiltxoekin perkusioa eta kanta


http://mariajesusmusica.wix.com/sarasponda
SARASPONDA. Maria Jesús Caminok egindako Wix aurkezpena. Kanta eta makiltxoekin perkusio montaia aurkezten dira, partiturak eta audioak barne.

sábado, 26 de septiembre de 2015

LA GRANJA MUSICAL para 1º


LA GRANJA MUSICAL 1º. Objeto Digital de Aprendizaje de la Junta De Extremadura para alumnos de 1º curso. Dedicado principalmente a la enseñanza del Lenguaje musical (Ritmo, Entonacion, Audición y teoría. Aquí tenéis una pequeña Guía de la ODE. No está en euskera pero algunos ejercicios se pueden aprovechar.

miércoles, 25 de marzo de 2015

KORRIKA 19. MUSIKA JARDUERAK


Hemen dituzue KORRIKAREN UNITATEETATIK ATERATAKO MUSIKA JARDUERAK. Arbela Digitalean lantzeko prestatu egin dira. Hala ere online ikusgai izango dituzue.
Mila esker Korrikaren inguruan hainbeste materiala sortu duten Irakasleei!
(Korrikoreografia, Abestia piktogramekin, keinu hizkuntza, cup song,...)

miércoles, 4 de febrero de 2015

SORTU-ERANTZUN-IKASI (DBHrako Musika Jolasa)

SORTU.ERANTZUN.IKASI. Agregako Jolas interaktiboa DBHko 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta. Antzaren eta Tribial jolasetan oinarritzen da eta bere helburua landutako edukiak sendotzea eta zabaltzea da.

Irakasleek pertsonalizatu egin dezakete tresna. Aukera ematen du jokalari anitzeko saioa egiteko eta horri esker, lehiaketak antola daitezke ikasleen artean.


TXANELA MUSIKA LIBURU DIGITALAK (ikaselkar)


TXANELA MUSIKA 5 (ez dabil ondo)
TXANELA MUSIKA 6 (ez dabil ondo)

viernes, 30 de enero de 2015

MUSIKA TALDE INSTRUMENTALAK (10-12 urte)

MUSIKA TALDE INSTRUMENTALAK. Laukotea, Banda, Ganbera orkestra Orkestra Sinfonikoa, Musika tresnen kokapena oskestran.

TATAKUM (10-12 URTE)

TATAKUM. Honako proiektu hau musika-instrumentuak ezagutzeko da, eta horretarako multimediaaplikazio bat prestatu da. Ikasleak beren ingurune hurbileneko soinuak (beren gorputzak egiten dituenak, alegia) esploratzen hasiko dira, gero musika-gelan, orkestra batean eta munduan aurki ditzaketen instrumentuen ezaugarriak ikasteko. Aplikazioa abentura grafiko baten moduan antolaturik egongo da. Pertsonaia nagusiak 4 agertoki (logela, musika-gela, entzunaretoa eta Internet) bisitatuko ditu, eta horietan proposatzen zaizkion jarduerak beteko ditu. Agertoki horiez gain, ikasleak pantaila nagusi bat aurkituko du, agertoki guztiak bateratzen dituena.

SOINUAK IDENTIFIKATZEN DITUGU (3-6 urte)


SOINUAK IDENTIFIKATZEN DITUGU. Naturako Soinuak, Eguneroko Bizitzako Soinuak, Marrazki musikadunak, Asmatu ze soinu den, Memoria jolasa soinuekin.

miércoles, 8 de octubre de 2014

SIMAMAKA

SIMAMAKA, Ghanako abestia da. Maria Jesús Caminok egindako Wix polit honetan aurki dezakezue. Aproposa maila askotan abesteko.

jueves, 26 de junio de 2014

KANTAK ETA IPUINAK KARAOKEAN (HH)


Hemen duzue "PLIQULA" YOUTUBE KANALA hainbat ipuin eta kanta euskaraz dituena. Marrazki politekin eta letrak Karaokean ikusteko aukera duzue. Aproposa Haur Hezkuntzan lantzeko.

domingo, 25 de mayo de 2014

ESCATUMBARARIBÉ (Cup game brasildarra)

ESCATUMBARARIBÉ, Jolas Brasildarra. Edalontziekin erritmoak lantzeko, kanta eta partitura aurkituko duzue.

KOKOLEOKO


KOKOLEOKO, Gorputz perkusioa, Kanta eta Musika Tresnekin lantzeko AFRIKAKO ABESTI FAMATUA. Artxiboak deskargatzeko aukera duzue eta bideoak ideiak hartzeko.

domingo, 27 de abril de 2014

lunes, 10 de febrero de 2014

THE CUP GAME ABESTIA

The Cup Game azken boladan hainbat bideoetan ikusi egin dugu. 

Jadanik badugu abesti bat Cup Game errtimoaren akonpainamenduarekin egiteko. Hemen duzue abestia hiru hizkuntzatan (ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz). 

Euskarazko bertsioa Euskara eta Ikastolen aldeko kanta da (baina letra molda dezakezue). "EUSKARA DA EUSKAL HERRI". Iñigo Aritza Ikastolan eta Txioka Haur Ikastolan (Altsasun, Urdiainen, Olaztin eta Ziordin) auzolanean grabatutako kanta. 

EUSKARAZ


GAZTELANIAZ


INGELESEZ


 
 AUDIOA (KARAOKEA) DESKARGATU

 LETRA "EUSKARA DE EUSKAL HERRI" DESKARGATU 
 
 
PARTITURA

lunes, 2 de diciembre de 2013

jueves, 10 de octubre de 2013

BASERRI SORGINDUA (Ipuin Interaktiboa - Altuera)

BASERRI SORGINDUA, Smart Notebook programarekin egindako IPUIN INTERAKTIBOA da. Ipuina entzun eta adierazten diren pertsonaien gainean klik eginez ahotsak eta soinuak entzungo ditugu. Amaieran Kanta baten proposamena eta Soinuen Altuera lantzeko jolas bat agertzen da. HHkoei zuzenduta.

martes, 28 de mayo de 2013

MUSIKA IRAKASLEEN IV. JARDUNALDIAK


Aurtengo Jardunaldietan ARBELA DIGITALArekin erlazionatuta dauden aukerzpenak ikusteko aukera izango dugu.
Hemen dituzue Jardunaldietan aurkeztuko diren materialak.

IÑAKI URRESTI
MUSIKA GELARAKO ARBELA DIGITALERAKO MATERIAL HIRUELEDUNA

AGURTZANE GOITIA
NOTEBOOK 11 MUSIKA GELAN


jueves, 4 de octubre de 2012

ATSEDENALDITXO BAT BLOGARAKO

ESKERRIK ASKO!!!

Aurten ezin izango dut BLOGAN lan egin, bestelako eginkizunak ditut aurten eta denbora gutxi bloga eguneratzeko. Nire asmoa bloga mantentzea da eta saiatuko naiz noizbehinka berriren bat idazten.

Eskerrak eman blogaren erabiltzaileak zaretenoi eta espero dut bueltan zuen bisita berriro izatea.

MILA ESKER ETA LASTER ARTE