ANIMALIEN ONOMATOPEIAK. BREMENGO MUSIKARIAK

BIDEO-IPUINA
IPUIN- JOLASA 
 
 GELAN EGITEKO JOLASA - ANIMALIAK BIKOTEKA
Animalia ezberdinak aukeratuko dira eta paper zati batzuetan jarriko ditugu
(txikitxoenentzat marrazkiz eta nagusiagoentzat idatziz) errepikatuta, hau da, bi
paper zati animalia bakoitzeko (behean eredu batzuk dituzue erabiltzeko).
 Ondoren, taldekide bakoitzari paper-txartel bana banatuko
diogu, animalia bat tokatuko zaiolarik. Denek papera dutenean, gelan zehar animalia
hori imitatuz ibili beharko dira beraien bikotea aurkitu arte. Behin denek bikotea
aurkituta, bikote bakoitzak bere animalia antzeztu beharko du taldearen aurrean eta
taldeak zein animalia den asmatu beharko du. Jolas hau bikoteak egiteko teknika
ona da.

Comentarios